Europarako sarbide naturaletako bat denez, oso komunikabide onak ditu; hartara, oso erraza da gure lurraldera iristea, dela errepidez, dela itsasoz, dela airez. 2.000 kilometro koadroko zabalera duenez, oso erraz zeharka daiteke autoan nahiz garraio publikoan.

 

Mugitu zaitez lurralde osoan zehar txartel turistikoarekin, salgai San Sebastian Regioneko Turismo Bulegoan.

 

Deskarga ezazu gure autobus lineen mapa lurraldetik mugitu ahal izateko

 

 

Bi errepide nagusik zeharkatzen dute lurralde: hegoaldetik iparraldera 1 errepide nazionalak; mendebaldetik ekialdera, berriz, A-8 autobideak. Etxegarateko mendatean barrena sartzen da Gipuzkoan, Madrid eta Irun lotzen dituen N-1 errepidea. Beasain, Tolosa, Andoain, Donostia-San Sebastián eta Errenteriatik igarotzen da, Irunera heldu eta Frantziarekin lotu arte. Hiriguneak inguratzen dituzten saihesbideei esker, hobera egin du trafikoak azken urteetan.

A-8 autobidea Bilbotik Behobia Irungo auzoraino iristen da; horixe da Bilbaora joateko edota Kostaldeko Gipuzkoako eskualdeetan barrena ibiltzeko biderik egokiena. Errepide nagusien artera eraman behar da, halaber, Gipuzkoa eta Nafarroa lotzen dituen Andoain-Irurtzun autobidea (A-15). Eibar eta Gasteiz lotzen dituen AP-1 autobideak osatzen du Gipuzkoako bide-sare nagusia.

Intereseko informazioa

 

Itsasoz

  • Brittany Ferries
  • Donostia - San Sebastián puerto deportivo
  • European Ferries - Ferry Santurtzi - Portsmouth
  • Getaria puerto deportivo
  • Hondarribia puerto deportivo
  • Orio puerto deportivo
  • Puerto Pasaia
  • Zumaia puerto deportivo
  • Aurrekoa
  • Hurrengoa

Airez

  • Biarritzeko Aireportua
  • Bilboko Aireportua
  • Donostiako Aireportua
  • Iruñeako Aireportua
  • Vitoria-Gasteizko Aireportua
  • Aurrekoa
  • Hurrengoa