Uxarte XVI. mendeko baserri bat da, 1968an ostatu bihurtu zena. Arrasaten dago, Udalatx tontorraren pean. Haranaren eta inguruko mendien ikuspegi ederraz gozatzeko aukera ematen du, eta bereziki aipatzekoa da eguzkia ezkutatzen deneko unea.

Euskal Herriko betiko sukaldaritza lantzen dute, bertako barazkiez eta inguruan ekoitzitako produktuez egina, eta menua edo karta aukeratu daiteke.

Bi lagunentzako 5 logela ditu, guztiz hornituak: bainugela, satelite bidezko TB, berokuntza sistema eta wifia doan. Gainera, terraza, kafetegia, jatetxea, kanpoko igerilekua eta aparkalekua.

Zerbitzuak
  • Aire girotua
  • Taberna/Kafetegia
  • Bizikletak uzteko
  • Bizikleta alokairua
  • Haur-instalazioak
  • Toki erosoa
  • Txartelarekin ordaintzeko aukera
  • Golf zelaia
  • Estali gabeko igerilekua
  • Telefono publikoa
  • Jatetxea
  • Gelara eramatea
  • Telebista
  • Internet
 
  • Aurrekoa
  • Hurrengoa