Atzealdea

Tolosako Bisigu eta Sagardo Festak emango dio hasiera ekainari

Tolosa Turismo

Tolosako hilabete aktiboenetako bat ekaina da. Orduan ospatzen dira ere San Juan zaindariaren jaiak. Dena dela, hilaren hasieratik nagusituko da jai-giroa, Bisigu eta Sagardo Festarekin.

Festa honek itxuraz bere artean oso konbinagarriak ez diren bi genero konbinatzen ditu. Eta itxuraz diogu, ohikoena ez bada ere, arraina eta sagardoa uztartzea posible delako.

300 bisigu eta eskualdeko sagardo guztiak

Duela gutxiko HARAGI festaren ostean, Txinparta sozietateak inaugurazio-afaria egingo du, maiatzaren 31an (ostirala), eta Zerkausia jantoki erraldoi bihurtuko da berriro, ekainaren 1ean eta 2an.

Xixario eta Katxiña erretegietako parrilleroek 300 bisigu erreko dituzte Orio erara, eta, horrez gain, antxoak, zainzuriak, tomate eta hegaluze entsalada eta Bixigoxoa, festako produktu izarraren forma duen postre bitxia, zerbitzatuko dituzte.

Egun horietan ere, Zerkausia sagardoaren katedrala izango da. Han egongo da Sagardoaren Txokoa, pintxoak Tolosaldeako sagardo guztiekin – Aburuza, Begiristain, Eguzkitza, Isastegi, Goikoetxea, Sarasola, Zabala eta Zalbide, eta Irigoien-Herreroko sagardoa ere– dastatzeko gunea.

Espazio hori zabalik egongo da 11:30etatik 14:30etara eta 19:00etatik 21:30etara, larunbatean, eta goizez, igandean.

Tolosako sagardotegi zaharrak

Baina sagardoari lotutako guztia ez da hor amaitzen. Izan ere, asteburuan bisita gidatu bereziak egingo dira Tolosako gune historikoko sagardotegi zaharretara. Ibilbide horretan, herriko sagardo-tradizioa ezagutu ahal izango da, bere garaian 40 sagardotegi biltzeraino iritsi zena.

Atodo, Begiristain, Otegi, Ibiaga, Aranbururena, Usandizagarena, Txaparro… Txaparro da bere horretan mantentzen den bakarra, 1971etik itxita badago ere. Letxuga kaleko atzeko patioan dago eta orain dela gutxiko herriko historiaren altxorretako bat da. Historiaz eta istorioez betetako txokoa.

Garai batean, lan-jardunaldiaren erdian bazkaldu eta kupeletatik sagardoa edatera biltzeko ohitura zegoen. Orduan ez zegoen txotxik, eta ‘trago’ bakoitza klarion batekin apuntatzen zen, kupela batean. Batzuek toka-partida batean erabakitzen zuten erronda nork ordaindu behar zuen.

Bisita gidatuan, sagardotegi horietako batzuk zeuden tokietatik ibili eta gutxik dakizkiten istorio horiek guztiak kontatuko dizkigute. Larunbatean, bisita gaztelaniaz eta frantsesez izango da, eta, igandean, berriz, euskaraz eta ingelesez. Bisita-txartelak 5 euro balio ditu eta barne hartzen ditu sagardo-dastaketa bat eta sardina zaharraren arrautzopila Orbela tabernan. Garai batean han zegoen Begiristain sagardotegia.

Txartelak non erosi

Bazkaltzeko eta afaltzeko txartel guztiak Tolosaldea Tour turismo-bulegoan erreserba daitezke, 943 697 413 telefono-zenbakira deituta edo tour@tolosaldea.eus helbidera idatzita. Ekainaren 1ean bi hitzordu egongo dira, 14:00etan eta 21:00etan. Igandean, berriz, bazkaltzeko txanda bakarra egongo da.

Egitaraua:

Maiatzak 31, ostirala:

20:30 - Txinparta Sozietatea. Sagardo ezberdinekin uztartze-afaria (27€)

Ekainak 1, larunbata:

11:30 – Bisita gidatua eta dastaketa: Tolosako kaleetako sagardotegien historia (5€)
11:30etatik 14:30etara eta 19:00etatik 21:30etara - Zerkausia: Tolosaldeako sagardoak eta pintxoak “Sagardoaren txokoan"
14:00 - Zerkausia. Bisigu Festaren bazkaria (55€)
19:30 - Zerkausia. Bertsolariak, dastaketa girotua.
21:00 - Zerkausia. Bisigu Festaren afaria (55€)

Ekainak 2, igandea

11:30 – Bisita gidatua eta dastaketa: Tolosako kaleetako sagardotegien historia (5€)
11:30-14:30 - Zerkausia. Tolosaldeako sagardoak eta pintxoak “Sagardoaren txokoan"
14:00 - Zerkausia. Bisigu Festaren bazkaria (55€)

Bisigu menua (55 euro)

  • Antxoak gatzetan
  • Tomate entsalada hegaluzearekin
  • Nafarroako zainzuriak
  • Bisigua parrillan
  • Gozonako “Bixigoxo” postrea
  • Edariak: Heras Cordon (ondua), Gaintza (txakolina), Insalus (ura), Irigoien- Herrero (sagardoa) eta Tolosaldeako sagardo guztiak eta Zabala (kafea).

Sagardoarekin uztartze-afaria (27 euro)

  • Nafarroako zainzuriak
  • Antxoak
  • Ajoarriero bakailaoa behe-tenperaturan egositako arrautzarekin
  • Solomo-burua
  • Gorrotxategik eginiko postrea
  • *Plater bakoitza sagardoarekin edo deribatuarekin zerbitzatuko da

Bazkari, afari eta bisita gidatuetarako txartelak: Tolosaldea Tour - 943 69 74 13 - tour@tolosaldea.eus

Partekatzea


San Sebastinn Region Turismo bulegoa

Pintxoz pintxorako gida

#SnSnRegion

San Sebastinn Region Turismo bulegoa

Pintxoz pintxorako gida

#SnSnRegion

San Sebastinn Region Turismo bulegoa

Pintxoz pintxorako gida

#SnSnRegion

San Sebastinn Region Turismo bulegoa

Pintxoz pintxorako gida

#SnSnRegion

San Sebastinn Region Turismo bulegoa

Pintxoz pintxorako gida

#SnSnRegion

San Sebastinn Region Turismo bulegoa

Pintxoz pintxorako gida

#SnSnRegion

San Sebastinn Region Turismo bulegoa

Pintxoz pintxorako gida

#SnSnRegion

PELOTA VASCA

LA PELOTA VASCA

Lo que empezó siendo un juego, se ha convertido en un  ícono irrefutable de la cultura vasca y uno de sus deportes más representativos.

#SnSnRegion

San Sebastinn Region Turismo bulegoa

Pintxoz pintxorako gida

#SnSnRegion

San Sebastinn Region Turismo bulegoa

Pintxoz pintxorako gida

#SnSnRegion

San Sebastinn Region Turismo bulegoa

Pintxoz pintxorako gida

#SnSnRegion

San Sebastinn Region Turismo bulegoa

Pintxoz pintxorako gida

#SnSnRegion

San Sebastinn Region Turismo bulegoa

Pintxoz pintxorako gida

Praktikan jartzeko:

#SnSnRegion

San Sebastinn Region Turismo bulegoa

Pintxoz pintxorako gida

Praktikan jartzeko:

#SnSnRegion

San Sebastian Region

Gipuzkoako Turismo Berrikuntzaren saria

Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo Sailak aurten bigarren edizioa ospatzen duen Gipuzkoako Turismo Berrikuntzaren saria eman du gaur. #SnSnRegion

San Sebastian Region Turismo bulegoa

IRUN, HIRI ERROMATARRA

Irunen erromatarrak finkatu ziren duela hogei zenturia. 

#SnSnRegion

San Sebastian Region Turismo bulegoa

Haitzuloen freskuran

Udarako egun beroenetan Gipuzkoako haitzulo ikusgarrienen freskuran babestea baino hoberik ez dago. #SnSnRegion

San Sebastian Region Turismo bulegoa

Gipuzkoako kostako motor zaleentzako ibilbidea

#SnSnRegion

Ignaziotar lurraldea

EZKUTUKO ALTXORRAK

Hemen dugu Ezkutuko Altxorrak-en egitaraua

 

 

 

#SnSnRegion

San Sebastian Region Turismo bulegoa

C. BALENCIAGA. LEHEN DENDAREN MENDEURRENA

1917ko otsaila eta martxoa bitartean, Balenciagak Donostiako Bergara kalean lehen denda ireki zuen. 

#SnSnRegion

San Sebastian Region Turismo bulegoa

TXAKOLINA, ENOLOGIAREN IRAULTZA

Duela 30 urte, txakolina tabernako edaritzat jotzen zen, garratza, interes gabea. 

#SnSnRegion

DonostiKidSS

¡Vamos a la playa!

Eguraldi ona datorrenez umeekin joateko hondatzak porposatzen dizkizuegu!

#SnSnRegion

Basquelands Way

Kosta iratzartzen da

Udaberria hemen dugu eta inguratzen gaituen itsasoa deika hasi zaigu.

#SnSnRegion

Turismo Zarautz

Pro Zarautz Surf Txapelketa

Kirol ikuskuzun bat gozatzeko gogoekin al zaude? Zatoz Pro Zarautz Surf Txapelketa ikustera!  #SnSnRegion

Debagoiena

DEBAGOIENA ASTE SANTUAN

Bueltan dago Aste Santua eta Debagoiena aukera ezin hobea da jai egun hauetan ongi pasatzeko. #SnSnRegion

Urola Garaia

Familia planak Astesanturako Urola Garaian

Familia planak Astesanturako 

#SnSnRegion

Xanti

ASTE SANTUA SAN SEBASTIAN REGIONEN

Ez uste hemen ez denik Aste Santua ospatzen! #SnSnRegion

Sagardoaren Lurraldea

SAGARTREKKING

Sagardoaren mundua beste era batetara ezagutu nahian zabiltza?

#SnSnRegion

Casino Kursaal

Casino Kursaal

Plan ezberdin bat hiriko eraikin paregabe eta adierazgarri batean, historiaz josita eta zentru zentruan!

#SnSnRegion

Nekatur

Mucho más que un alojamiento

Nuestro patrón San Ignacio de Loyola recorrió, peregrinó, viajó, descubrió… se encontró. #SnSnRegion

Basquelands way

Inaziotar Bidea - Donejakue Bidea - Bide pertsonala

San Inazio gure patroia oinez ibili zen, erromes ibili zen, bidaiatu zuen, arakatu zuen…bere buruarekin topo egin zuen.  #SnSnRegion

Urola turismo

Inaziotar lurraldea haurrekin

Milaka urtetako abentura batean murgildu nahi duzu? #SnSnRegion