Atzealdea

RECREACIÓN BATALLAS DE INTXORTA

Intxortako gerrateen errekreazioa - Intxortako erresistentziaren 80 urte

INTXORTAKO GERRATEEN ERREKREAZIOA

Apirilaren 23an, domeka, Intxortako Gerrateen V. Errekreazioa egingo da Elgetan. Badira urte batzuk Elgetako Udalak Intxorta 1937 Kultur Elkartearekin batera indar frankisten aurkako erresistentzia oroitzeko ekimenak antolatzen dituela. Aurten ere, ekitaldiz betetako aste-bukaera berezia prestatu dugu.