Atzealdea

Zesta Punta Ongintza Partida

Gipuzkoako Haur Minbizidunen Guraso Elkartearen aldeko partida izango da.

Zesta Punta Ongintza Partida

Balda frontoiak Zesta Punta partida hartuko du igandean Aspanogiren alde. Gipuzkoako Haur Minbizidunen Guraso Elkartearen aldeko partida izango da. Unai Alberro - Gotzon Enbil Vs Mikel Egiguren - Asier Alberro. Balda frontoia luzez jantziko da igandean eguerdian eta zesta punta partida oso berezia hartuko du. Duela egun batzuk Sara eta Unairen istorioa ezagutu genuen. Sarak, 3 urteko pirata, eta Unaik, Onkologikoko erizaina, duela urtebete elkar ezagutu zuten. Orduan Sarak minbiziaren aurkako tratamendua jasotzen zuen ospitalean. Oso lagunak egin ziren eta ospitaletik kanpo lagunak izaten jarraitzen dute. Unai pilotaria da, hain zuzen ere, zesta puntako pilotaria eta bere harremana piratekin oso estua da. Bere anai Asier eta Aspanogirekin batera zesta punta partida antolatu dute Gipuzkoako Haur Minbizidunen Guraso Elkartearen alde. Eta, bertan, bi anaiekin batera, Gotzon Enbil eta Mikel Egiguren pilotari handiek jokatuko dute.