Atzealdea

PALACIO DE AIETE

Aieteko jauregiari, Donostiako monumenturik ospetsuenetako bati, zor dio izena hotel honek. 1878. urtean eraikitako jauregian hainbat pertsonaia ospetsuk (tartean, Alfontso XII. eta Maria Kristina erregina) igaro ohi zuten uda. Hotel abangoardista dugu Palacio de Aiete, eta kokagune ezin hobea du: hiriaren goialdean dago, inguru lasaian, eta handik oso erraza da Donostiako interesguneetara joatea. Hala, Miramongo Parke Teknologikotik, Zuatzu Parketik, Aieteko jauregitik, Miramar jauregitik eta Basozabal golf-zelaietik oso gertu dago. Kanpoko doako aparkalekuaz gainera, ordainpeko aparkaleku itxia eta garajea ere baditu. Halaber, Fitness Centre gunean bista ederrez gozatzeko eta atseden hartzeko abagunea izango dugu.

Negozio-turismorako zerbitzu guztiak eskaintzen ditu hotelak: bilera-gelak (ikus-entzunezko baliabideekin) eta Interneteko WIFI konexioa. Gimnasioa, solariuma, jatetxea eta kafetegia ere aurki ditzakegu bertan.

Zerbitzuak
  • Aire girotua
  • Klimatizatutako gelak
  • Taberna/Kafetegia
  • Bilera-gela
  • Hiriaren erdigunea
  • Toki erosoa
  • Txartelarekin ordaintzeko aukera
  • Jantokia
  • Ezinduentrako sarbidea
  • Lorategia
  • Gimnasioa
  • Ile-lehorgailua
  • Igogailua
  • Mini-bar
  • Haur-parkea
  • Telefono publikoa
  • Jatetxea
  • Kutxa gotorra
  • Telebista
  • Internet
  • Zuhaitzak
  • Baloreen zaintzea
  • Santiagoko bidea
 
  • Aurrekoa
  • Hurrengoa