Atzealdea

BISIGUAREN FESTA 2017

Producto estrella: el besugo a la parrilla al estilo Orio.

Hasiera data
2017 UZT 13
Amaiera data
2017 UZT 16
Gertakariaren lekua
Orio
Sitio orria

BISIGUAREN FESTA 2017

Bisiguaren Festak herria "parrilla handi" batean bihurtuko du. Herriko erretegi garrantzitsuenak beraien parrillak kalera aterako dituzte, herriko plazara, udaletxe ondora, Oria Ibaia ertzean dagoen kokaleku bikainean.
Aurtengoarekin 10 aldiz antolatu du Orioko Udalak Bisiguaren Festa. Uztailaren 13tik 16ra egingo da aurten, ostegunetik igandera.
Beti bezala, Herriko Plaza izango da festaren gunea, bertan egingo direlako otorduak, plazako kioskoa jatetxe handi bihurtuta. Otordu bakoitzean 200 lagunetik gora mahaikide izango da. Guztira, bost otordu egingo dira: ostegun eta ostiraleko afaria, larunbateko bazkaria eta afaria, eta igandeko bazkaria. Guztira, hortaz, 1000 otordutik gora zerbitzatuko dira eta 500etik gora bisigu basati erreko dituzte zortzi metro luzeko parrila erraldoian.
Bisigua jateko aukeraz gain, bestalde, programazio osagarri zabala izango da lau egunetan.
Bisiguaren Festa Orioko Udalak antolatzen du; baina herriko eragile askoren laguntza izaten du horretarako: tabernariak, merkatariak, Harribil dantza taldea, Egunsenti otxotea, Arrantzaleen Kofradia, Zaharren Babeslekua.
Bisiguarekin batera, beste plater hauek osatzen dute Bisigua Orio Estilora jaialdi gastronomikoaren menua:
- Urdaiazpiko iberikoa baratxuri-olio eta tomatearekin
- Tomate, hegaluze eta bokeroi entsalada
- Hiru legatz kokotxa saltsa berdean
- Bisigua parrilan
- Postrea
Menuaren barruan edaria eta kafea sartzen dira.
Txartelak dagoeneko salgai daude Orioko Turismo Bulegoan. 1.000 txartel jarriko dira salgai, 55 euroan. Txartelen erreserba 943 83 55 65 telefono zenbakian egin behar da, 10:00etatik 13:00ak arte eta 16:00etatik 18:00ak arte -igande arratsaldean bulegoa itxita egongo da -.
EGITARAUA:
Uztailak 13, osteguna:
20:00: Aurkezpen ekitaldia
- Pello eta Nikolasak eta Harribil dantza taldeak parte hartuko dute.
- Pintxo txikiteoaren inaugurazioa
Parrileroek plaza inauguratuko dute.
- Bisiguaren Lagunak: Koteto Ezkurra erremontista eta Esnal ostatuko Eugenia eta Mari Cruz ahizpak.
20:00: Petritegi sagardoaren dastatzea.
21:00: Afaria
Uztailak 14, ostirala:
20:00: Petritegi sagardoaren dastatzea.
21:00: Afaria
Uztailak 15, larunbata:
12:00: Petritegi sagardoaren dastatzea
12:00: Bisigu lehiaketa Orioko elkarte gastronomikoen artean Herriko Plazan.
12:00: Marmitakoa Herriko Plazan -errazioak salgai, 2 €-.
14:00: Bazkaria
19:00: KAE ligako X. Estropada Oria Ibaian "Bisiguaren Festa Orio Estilora" bandera.
20:00: Petritegi sagardoaren dastatzea
21:00: Afaria
Uztailak 16, igandea:
12:00: Petritegi sagardoaren dastatzea
12:00: Hegaluzea parrilan Eusko Labelen laguntzarekin -errazioak salgai, 2 €-.
14:00: Bazkaria