Atzealdea

EZKUTUKO ALTXORRAK

EZKUTUKO ALTXORRAK

Ezkutuko altxorrak” egitarauak bisitariari aukera ematen dio gure lurraldeari estuki lotutako eta normalean ikusten ez diren baliabide historiko, artistiko eta kulturalak ikusi, ezagutu eta interpretatzeko, bai ez daudelako jendearentzat irekiak, bai ez dagoelako haiek erakusteko giza-baliabideeta/edo baliabide materialik. Hau da, normalean ikus ditzakegun Loiolako Santutegia, Antiguako Ermita eta Arantzazuko Santutegia bisitatzeaz gain, bestela ikusi ezingo lituzkeen beste bitxi txikiagoetara, baina ez horregatik balio txikiagokoetara, iristeko aukera eman nahi diogu bisitariari. Egitaraua kontsultatzeko joan Ignaziotar lurraldearen web orrira.