Atzealdea

SAN FERMIN HERRI KROSSA

Pasaian ere San Ferminak ospatzen dira

SAN FERMIN HERRI KROSSA

Pasaiako Loretxorta Elkarteak Pasaiako XXVII. San Fermin Herri Krossa antolatzen du Irteera Zumalakarregi kalean izango da, goizeko 11-etan eta Lore Txorta elkartearen parean. Hegoalderuntz Eskalantegi kalearen bukaeraraino abiatuko gara eta han, 360 graduko bira eman eta Hamarretxetatik itzuliko gara Blas de Lezoraino. Han, ezkerretatara egingo dugu berriro bira eta Eskalantegi hartuko dugu berriro. Guztira, hau bezalako lau bira egingo ditugu eta azkenekoan, Blas de Lezon egingo dugu bira Zumalakarregirako norabidean, helmuga irteera puntuan aurkituz. Frogaren amaieran, hamaiketako bat eskeiniko zaie partehartzaile guztiei Lore Txorta elkartearen atzekaldeko arkupeetan.