San Sebastian Region eskualdea eskultore handien sorterria izan da. Naturako elementuak –burdina, harria, ura eta sua– inork baino hobeto erabiltzen jakin zuten artistena. Errealitatearen kontzeptua eraldatzen eta espazioaren, argiaren eta itzalaren ikuspegi berri bat eskaintzen jakin zuten jeinuena. 60ko urteetan “Gaur” mugimendua sortu zen –Jorge Oteizak bultzatuta, besteren artean– adierazpen artistikoak kalean sustatzeko asmoz. Haiei esker, gaur egun, aire zabaleko museo bat da San Sebastian Region, tamaina handiko eta kalitate goreneko eskulturak ikus baitaitezke eskualde honetako udalerri desberdinetako plaza eta kaleetan.

  • Aurrekoa
  • Hurrengoa

Agenda

Agenda

  • Aurrekoa
  • Hurrengoa