San Sebastian Region eskualdea leku ezin hobea da era guztietako bilera profesionalak egiteko. Ingurune natural magiko batean kokatuta egoteaz gainera, mendien berdea eta kostaldeko kolore ikusgarriak bat eginda, eskualde hau harro dago munduko hiriburu politenetako bat edukitzeaz, Donostia, alegia.

 

TOKI HOBEZINA TURISMO PROFESIONALARENTZAT

San Sebastian Region adierazpen artistiko eta kultural gailenetakoen eszenatoki izan da historian zehar, eta nazioartean oso ezaguna da gainera bertako goi-mailako gastronomiari esker. Izan ere, metro karratuko Michelin izar gehien biltzen dituen lurraldeetako bat da, munduko gainerako lekuekin alderatuta (Japonian Kyotoren atzetik), eta bertan dago Europako bigarren Gastronomia Unibertsitatea: Basque Culinary Center.

Alderdi horiek eta beste batzuek osatzen dute lurraldearen nortasuna, ekiten dion guztian beti hobetzen eta gauzak beti ondo egiten diharduelako nabaria; era guztietako bilerak egiteko helmuga izateko haztegi hobezina, beraz. San Sebastian Region eskualde osoan zehar topatuko ditugu espazio berezi ugari eta paregabeak, goi-mailako teknologiez hornituak, kongresuak, konferentziak, koktelak, mintegiak, ponentziak, ikastaroak eta bestelako bilerak egiteko beharrezkoak. Ekipamendu bereziak dira, desberdinak, bere historia eta identitatea, bere iragana eta grina biltzen baititu bakoitzak, guztiek bokazio berari eutsiz, ordea: aurrera egitea eta irtenbide onenak eskaintzea.

Ekitaldientzako tokiak

  • Euskal kostaldea
  • Ignaziotar lurraldea
  • Landa paradisua
  • Donostia
  • Aurrekoa
  • Hurrengoa
 

  • Aurrekoa
  • Hurrengoa
 

  • Aurrekoa
  • Hurrengoa
 

  • Aurrekoa
  • Hurrengoa
 

Bikaintasun turistikoa estu lotuta dago eskaintza profesional bikainarekin. Kontsultatu eskualdeko negozio-eragile desberdinak eta antolatu zure ekitaldia aparteko ingurune batean.

Zerbitzu profesionalak

  • OPC (Kongresuen Antolatzaile Profesionalak)
  • Harrera agentziak
  • Bidaia agentziak kongresuen sailarekin
  • Aurrekoa
  • Hurrengoa