Klima ozeaniko epela du San Sebastian Region-ek, neurritsua tenperaturen aldetik, eta nahiko euritsua, nahiz eta gutxitan ari euria barra-barra. Hezea izan arren, atsegina da eguraldia San Sebastian Region-en, itsasoaren eraginak asko leuntzen baitu.

Neguak euritsuak dira, ez oso hotzak. Izotza ez du askotan egiten, are gutxiago elurra. Elurra ari duenean, argazki-kamera hartuta ateratzen dira kalera gipuzkoarrak?

Gorantz egiten dute tenperaturek udan, itogarriak izatera heldu gabe betiere. 20 gradu atsegin horien inguruan gelditu ohi dira termometroak, noizean behin 30 graduak gainditu arren. Normalean, atseginak izaten dira egunak, eta freskatu egiten du iluntzean. Urtaro beroetan ere egiten du euria -zirimiri famatua, alegia-, bi ziklo lehorren artean, normalean.

Haize leunak ipar-ekialdetik, iparretik edota hegotik jo ohi du. Azalera txikikoa izan arren, morfologia berezia du San Sebastian Region-ek, haran meharrak eta itsasotik datozen haizeei enbarazu egiten dizkieten mendiak nagusi direla. Horrenbestez, meteorologia ez da homogeneoa eta, eguraldiari dagokionez, alde handiak daude eskualde batetik bestera.