Atzealdea

EKAINFEST

Ekainaren 23an Zestoako herrian "Ekainfest: Historiaurrea Bertatik Bertara Zestoan" egunaren IX. edizioa ospatuko dugu.

EKAINFEST

Ekainaren 23an Zestoako herrian "Ekainfest: Historiaurrea Bertatik Bertara Zestoan" egunaren IX. edizioa ospatuko dugu. "Bizi Historiaurrearen xarma" lelopean, festa egun bikainaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek eta bisitariek. Ekaingo gizakia izango da protagonista. Duela 14.000 urte gure arbasoak nola bizi ziren irudikatzeko aitzakia paregabea eskainiko du IX. Ekainfest honek. Sua nola egiten zuten, ehiza egiteko teknikak, orduko janzkera eta artea bertatik bertara ikusteko parada.